HERRI KIROLAK
Azaroaren 7tik 11ra BADAIOTZ taldeko 3 neska eskolara etorri ziren. Heziketa Fisikoko saioetan 3, 4 eta 5.mailakoei mailakoei HERRI KIROL ezberdinen praktikak eskeintzera.
BADAIOTZ taldea Arabako nesken sokatira taldea da, hainbat urtetan munduko txapelketetan parte hartu dutena, non, urrea, brontzea eta zilarra irabazi duten. 2023.urtean ere Irlandan ospatuko den munduko txapelketara joango dira. Ea zortea duten eta dominen bat eskuratzen duten.
Astelehenetik ostiralera gurekin egon ziren Ruth, Eneritz eta Ane hainbat HERRI KIROL azaltzen eta hauen praktika egiten. Disfrutatu, ikasi eta oso gustura egon ginen. Hurrengo ikasturtean berriro etortzea eskatu diegu , gehiago ikas dezagun.
ZAKU LASTERKERTA